Jon Zulueta behin behineko alkarteak Udalaren izenean esker ona adierazi die Hurria-Saharako elkarteei urtean zehar Saharara herriaren eskubideen alde egiten duten lanagatik, zein Iraola Treku familiari.
Bi urteko eskarmentuarekin dator Ali Andoainera aurtengoan, eta inoiz baino argiago dauzka gauzak. Aisialdia non igaro nahi duen galdetuz gero, “itsasoa, erreka edo igerilekua aipatzen ditu”, Jon Iraolak adierazi duenez. “Naturan aldapan gora ibiltzea, hori ez du hainbeste maite”.