Mural margoketa, astelehenean hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 6a, 02:00

Zizurkilgo gazteek Danena futbol zelaiaren kanpoaldean horma irudia egingo dute, astelehenean hasita. Zizurkilgo Udalak proposatuta, Gaztezuloko gazteek hartuko dute parte mural margoketan, Garikoitz C. Murua graffitilariaren gidaritzapean. Danena futbol zelaiaren kanpoko paretean egingo dute horma irudia. Muralaren bidez kirola, parekidetasuna eta euskara uztartuko dituzte.

Ekimen koloretsua izango da eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude 12-17 urte bitarteko herriko gaztetxoak. Lehen zita, astelehenean, hilaren 9an izango da, goizeko 10ak aldera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!