Buruntzaldea taldean izen-ematea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko uzt. 6a, 02:00

2018-2019rako eskola igeriketan eta federatu mailan epea zabalik dago, uztailaren 27ra arte.

Eskaintza:

Denboraldia irailaren 10eko astean hasiko da. Andoaingo kasuan, 2010. urtean jaiotakoak izango dira Allurralde kiroldegiko igerilekuan entrenatzeko izena eman dezaketen gazteenak. Entrenamenduak burutuko diren herria eta adin tartearen baitan, ordutegiak eta egutegiak desberdinak dira.

Kuotak modu progresiboan egokitzen dira, ikasleak entrenamenduetan hasten direneko hilabetearen arabera. Buruntzaldea IKT taldean bi, hiru edo familiakide gehiago dituztenek hobariak dituzte. Diru kontuei buruzko xehetasun guztiak webgunean eskuragarri ipini dituzte.

Informazio gehiago

Klubaren webgunean, info@buruntzaldeaikt.eus posta elektronikoan edo 696 506 632 telefono zenbakian.

Benjamin mailako igerilariak izan daitezke Buruntzaldea IKT taldeko kideak. Eta hortik aurrera, nagusien mailara iritsi bitarteko maila guztiak. Hots, alebin, infantil, junior eta helduen maila.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!