Kultura Saileko ordezkariz eta errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsonaz osatutako hautaketa-batzordeak egingo du proposamenen arteko aukeraketa. Hautaketatik kanpo geratuko dira arraza, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik edozein bereizkeria-era sustatzen duten edukiak dituzten proiektu guztiak eta pertsonaren funtsezko eskubideen aurka doazenak.
Erakusketak egiteko eskaera adin nagusiko edozein artistak egin dezake. Bereziki, artista gazteei beraien lana azaltzeko aukera eman nahi zaie. Interesdunek egin nahi duten erakusketa artistikoaren banakako edo taldekako proposamen bat aurkeztu beharko dute.
Erakusketa-proiektuak 2018ko irailaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, mezu honi erantsitako oinarrietan dagoen eskaera-orriarekin batera. Oinarri horiek Zizurkilgo Udalaren web-orrian (www.zizurkil.eus) kontsulta daitezke, bai eta Zizurkilgo Udalaren udal-bulegoetan bertan ere.