Lan hauen helburuetako bat, zaharkituta zegoen ur hoditeria berritzea izan da. Horretarako hiru obra luze gauzatu dira Joakin Larreta etorbidean, Kaltxiki auzoan eta Kale Nagusian eta inguruetan.
Badira oraindik jardun beharreko puntuak. Une honetan gainera Olagain auzoko saneamendua berritzeko proektuaren idazketa amaitzen aritzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez Sorabillako proiektua bideratzen ari direla aipatu du udalak.