Ekainaren 22an , Madrilen, Espainiako 15 urtez azpiko txapelketa ospatu zen eta bertan taldekoa den Jon Kepa Kortajarena gazteak parte hartu zuen, 50 kilo kategorian, 2. postua lortuaz. Lastima izan zen, 2 denbora modalitatean, kilo bat gehiago altxa izan balu, txapeldun izango baitzen.
Egun berean, arratsaldez, Galdakaon, Euskadiko banakako eta taldekako txapelketa absolutoa ospatu zen eta ondorengoak izan ziren emaitzak:
Neskak: 1. Gipuzkoa: Susana Davila, Naiara Madrid, Nalu Herranz, Goretti Amonarriz, Ainhoa Larramendi.
Banakakoak: 1. Susana Dávila 3. Naiara Madrid
Mutilak: 1. Gipuzkoa: Jon Sasiain, Asier Gallego, Imanol Zulaika, Mikel Alvarez, Alejandro Tomás, Jon Ander Iriarte, Jose A. Barrera, Aitor Tecedor.
Banakakoak: 1. Mikel alvarez 2. Jon Sasiain 3. Jose A. Barrera
Espainiako Absoluto txapelketarako sailkatuak ondorengoak dira eta A Coruñan izango dira uztailaren 20tik 22ra: Naiara Madrid, Susana Dávila, Ainhoa Larramendi, Mikel Alvarez, Jon Sasiain, Imanol Zulaika, Jose A. Barrera, Jon Ander Iriarte eta Alejandro Tomás.