Ibarraren eta Tolosaren aurretik kokatzen da Amasa-Villabona birziklapen portzentajeari dagokionez, lau (%74.90) eta ia 10 puntutara (%69.13), hurrenez hurren. Zizurkilen ere emaitza positiboa da %64.09ko portzentajearekin.
Modu horretan, 2020. urterako ezarritako %65eko gaikako bilketaren helburua soberan gainditzen du Amasa-Villabonak; Tolosaldeako neurketa osoan eskualdeko bataz bestetik 15 puntura kokatuz.
Udaletxetik azaldu dutenez, "datu horiek birziklapena gehien sustatzen duen kudeaketa metodoa atez atekoa dela esaten duen argumentuaren faltsukeria erakusten dute". Datuen balorazio positiboa egin du Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkateak: “oraindik ere konpondu behar diren hutsuneak daude. Argi dago biztanleriaren ehuneko txiki batek oraindik ere ez duela zerbitzuaren erabilera egokia egiten; horregatik sistema berriaren erabilpenaren inguruko ikerketa jarriko da martxan udazkenean, hutsuneak antzemanez eta hobekuntzarako konponbideak eskainiz”.