Herrikoen arteko herri kirolak antolatu zituzten asteasuarrek San Pedro jaietarako eta giro paregabea sortu zen baertan. Asteasuarrak trontzan, lokots bilketan, segan, harria jasotzen, korrika, eta beste hainbatetan ikusteko aukera izan zen bertan eta jende dezente bildu zen herri kirolen bueltan.