Larunbat arratsaldean 30 haur eta gaztetxotik gora aritu zen estrainekoz irten zen haur danborradan. Euria gogotik ari zuela, Berrozpe ikastetxeko jolastoki estalian bost pieza eskaini zituzten. Parez pare zituzten etxekoak eta auzotarrak. Lehen aldia izateko, abiapuntua bikaina izan da.