Kandido eta bere Txikitxuak Goikoplazatik abiatu eta Kaletxikiko auzora jaitsi dira arratsaldeko 19:00etan, eta honetaz aurrera igande ilunabarrera arte jaiak ez du etenik izango. Pregoian, aurten Kandido den Manu Gorostegik festaz gozatzera gonbidatu ditu auzotarrak eta Andoaingo gainerako auzoetatik zein bailarako beste herrietatik hurbilduko diren festazaleak. Bakar-bakarrik, bi baldintza bete behar direla erantsi du: hots, jaiak alaitasunean igarotzeko gogoa eta besteekiko errespetua.