Ariketa guztietatik, bi ekarriko ditugu hona.
* Lehena, puntukakoa.
Unai Mendizabalek zuzentzen duen haurren bertso eskolako hiru ikasleek, Uxune Aranburu, Beñat Fernandez eta Auritz Alkortak puntuak jarri zizkieten lau bertsolariei. Hiruna bertso osatu behar izan zituzten. Hona bertsoak:
Uxune Aranburu:
Hiru nesken artean
Zemuz bizi zera?
Agin Laburu:
Neska ta bi alaba
neurria hoixe da.
Ama eta amona
baduzkat gainera,
Beraz hiru solik ez,
bost ere bagera.
Uxune Aranburu:
Aurrean parrila
eta atzean pardela
Agin Laburu:
azken urte hauetan
gabiltza horrela.
Batian beroa ta
bestian epela.
Eta zuek pentsatu
hoztuko naizela.
Uxune Aranburu:
Zer zera senar ona
edo aita hobea?
Agin Laburu:
Ikusten al da nere
gorri kolorea?
Hori erantzuteko
hain naiz kobardea.
Nere bikoteai ez
galdetu ordea.
Beñat Fernandez:
Txapeldun batek asko
irabazten al du?
Maialen Lujanbio:
Ai txapela alko balitz
merkatuan saldu!
Urrean prezioa
ezin du, igual du.
Ta irabazi baino
erraxago galdu.
Beñat Fernandez:
Furgoneta mercedes
ta kotxea handi.
Maialen Lujanbio:
Horrek ez al dirudi
negozio handi?
Gure etxean txofer
nola bageran bi,
bigarren eskukoak dira
egon argi.
Beñat Fernandez:
Gero kas naranja bat
gutxinez atera.
Maialen Lujanbio:
Baina ez det ekarri
soinean kartera.
Sagarduakin ere
moldatuko zera.
Dana pagatuko det
zuen eskaera.
Auritz Alkorta:
Zer moduz bizitzen da
enamoratuta?
Haritz Mujika:
Honek nonbait ez daki,
ez du probatu ta.
Ni halaxe bizi naiz
ta a ze disputa,
maitasunak gozotik
bakarrik ez du ta.
Auritz Alkorta:
Aurten Ramontxorekin
herriko alkate.
Haritz Mujika:
Ta gu jartzen bagera
besteentzat kalte.
Zabaldu ditzatela
lehio eta ate,
ta festaz gozatu ta
izango zerate.
Auritz Alkorta:
Haurren bat baietz galdu
udalekuetan!
Haritz Mujika:
Baino baietz etxera
juan bueltan bueltan.
Ez nuke gelditu nahi
inorkin zorretan.
Ondo zainduko ditut
ta lasai horretan.
Uxune Aranburu:
Hau zuri emateko
esan dit amonak (Kinder arraultza)
Andoni Egaña:
Aspalditxotik nitun
pajaroan sonak,
hauek izango dira
amonaren bromak.
Zapelaitz batentzako
a ze arraultz onak!
Beñat Fernandez:
Aitonak esan dit
hau eman Egañari (garagardoa edalontzian)
Andoni Egaña:
Zerbezarekin jardun
liteke kantari.
Len Maialenek ez zion:
ibil hadi argi!
Nik berdin esango dit
Argi ibili hadi!
Auritz Alkorta:
Zuk zerbait badezu
neri emateko.
Andoni Egaña:
Akaso zerbeza bat
pixkat edateko.
Bigarren oparia
hemen da tarteko,
hirugarren arraultza
ez dezu kalteko.
* Bigarren ariketa
Hona Amaia Agirrek Laburu, Mujika eta Lujanbiori jarritako gaia:
“Zuek hirurok forgoneta berean etorri zarete Asteasura parrandara; kuadrilla berekoak zarete. Agin eta Haritz elkarrekin liatuta daude eta uste dute Maialen, zuk, ezer ez dakizula. Parranda hasi orduko, elkarrekin planeatzen ari dira zuri ere lige bat noiz eta nola topatuko, beraiek elkarrekin buka dezaten furgonetan. Baina zuk dena dakizu, eta zure baitan pentsatzen ari zara biei gaua nola izurratuko”.
Agin Laburu:
Berdin dio sagardo,
berdin du tragua.
Tabernan ikusten det
jendetza mordua.
Maialen eska zazu
lehenengo tragua (bis)
Haritz Mujika:
Joan barrara eta
eska zazu gogor.
Hor dago Amaia bat
ta onduan Aitor.
Ez al zaizu gustatzen
tabernako inor? (bis).
Maialen Lujanbio:
Jendeak sorrarazten
dit ia granua.
Etzait sartzen kubata
eta hotz dago orgasmua.
Goiz da baino ni igual
furgoneta nua (bis).
Agin Laburu:
Martxa hontan udara
egingo da negu.
Giltzak galdu ditula
pentsa dezakegu.
Eta oraindik, Haritz,
zaindu behar degu (bis).
Haritz Mujika:
Furgoneta horrekin
zenbat konpromezu.
Umore txar samarrez
ez ote zaude zu.
Maialen tila bat-edo
zuk nahi ote dezu? (bis)
Maialen Lujanbio:
Tila bat hartzeko re
sentitzen naiz aske.
Ta andrak kritikatzen
Horrenbeste gazte
Komonuera elkarrekin
Zergatik zoazte? (bis)
Agin Laburu:
Komunera egin degu
Elkarrekin salto.
Eta zuk kargua hartzen
ondotikan alto.
Ba atiak pestilo
Bat ez dakalako (bis).
Haritz Mujika:
Arrazoi dezu biok
juanak gera bai,
ta zuk berriz kanpoan
gu noiz atera zai.
Orain libre dago ta
juan zaiztez lasai (bis)
Maialen Lujanbio:
Komoneko gogorik
ez dago, ba, nigan.
Ai ze txaranga grinak
heldu zaizkidan!
Heldu lepotik ta
goazen kalejiran (bis)
Agin Laburu:
Heldu nahi al diguzu
guri bizkarretik?
Haritz eta biok flojo
gaude indarretik.
Zu hobeto zaude eta
segi zu aurretik (bis).
Haritz Mujika:
Bizkarretik heldu ta
hainbeste balantza.
Plazan agarrtu bat
Entzuten den antza
Nik igual Aginein
Egingo det dantza.
Maialen Lujanbio:
Nik hori ikusi nahi det
egin gabe marmar.
Zuek horren euskaldun
hain sendo ta hain ar
Nik ikusten zaiztuztet
estatiko xamar (bis).
Agin Laburu:
Eske honi deitu ohi
zaio baile vasco,
ta guk hortan degu
estilotik asko.
Gainera hiltzeko zain
hogei bat oilasko (bis).
Haritz Mujika:
Guk zerbait egin nahi ta,
total kaka putza.
Ta zuk parrandarako
ez dezu gorputza.
Ordu erdi barru da
azken autobusa (bis).
Maialen Lujanbio:
Nola badakidala
enterau ezian,
eskutxo bat ipurdin
bestea bestian,
dana diximuluan
dabiltzan ustian (bis).
Agin Laburu:
Ta berriro marmarra
honek tupustian.
Granua zorniakin
bere angustian.
Neska zoriontsua
danaren ustian (bis).
Haritz Mujika:
Dantzan elkar ikutuz
nahiz genbiltzan trebe.
Furgoneta jutia
genuen mesede.
Orain gogorik ez det
hortarako ere (bis).
Maialen Lujanbio:
Kostatu zaie baina
pentsa joan dirala.
Ta ni aitonarekin
utzi naute hala.
Gero esango du neskak
hurbiltzen zaizkala (bis).