Maddi Etxeberria, Garazi Jauregi, Malen Otxoa eta Rebeka Gestoso musikariek atzo agur esan zioten elkarrekin egindako urtetako ibilbideari. Dakiten bezala egin zuten, kantatuz. Eta horretarako familiarren, adiskideen eta jarraitzaileen babesa eduki zuten Olagain musika eskolan eskaini zuten kontzertu berezian, emozioz beterikoa izan zena. Beren uztako kantak euskal musikarien (Petti, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi...) kanten bertsioekin nahastu zituzten, entzuleek denbora askoan gogoan edukiko duten kontzertua osatuz.