Villabonako Udalaren adierazpena:
Amasa-Villabonako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, ohiz kanpo batzartua eta Matallana de Valmadrigalen, Leonen, jazotako zoritxarreko gertaeraren harira, non herriko bi bizilagun hil diren, honakoa
ADIERAZTEN DU
1.- Hildako eta larri zauritua dagoen haien semearen familiarekiko eta lagunekiko solidaritatea eta nahigabea, hitzak labur geratzen diren momentu zail hauetan.
2.- Egoera tamalgarri honekin zerikusia duten edozein gestio ofizialetan laguntzeko aukera euren ahaide eta senideei.
3.- Aurrera begira egingo den epaiketan, horrela bada, Amasa-Villabonako Udala akusazio partikular bezala pertsonatzeko determinazioa.
Jatorriz Donostialdekoa zen hildako emakumea, baina urte asko zeraman Villabonan bizitzen. Gizonezkoa billabonatarra zen. Albisteak samin handia sortu du herrian eta baita inguruan ere. Hildako gizonezkoa Hernani eta Urnieta aldeko txirrindularitza zaleak elkartzen dituen Leuneta txirrindulari taldeko kidea zen eta 12 urteko semea Oriako Txirrindularitza eskolan dabil.