Aurrerantzean Urnietako Presentacion de Maria ikastetxea eta Salesiar ikastetxea elkarrekin arituko dira. Lotura estu horren bitartez Magale izena hartuko dute bi ikastetxeek, haur hezkuntzan hasi eta batxilergora bitarteko hezkuntza eredua eskaintzeko. Heziketa erakunde berriko koordinatzailea Agustin Urretabizkaia izango da.