Andoaingo Udala ere sexu aniztasunaren alde agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 28a, 02:00

Pertsonen Sexu-Askapenerako Nazioarteko eguna da gaurkoa, eta Andoaingo Udalak adierazpen instituzionala zabaldu du.

Adierazpen instituzionala:

LGTBI+ PERTSONEN SEXU-ASKAPENERAKO NAZIOARTEKO EGUNA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Pertsona guztiak duintasunean eta eskubideetan libre eta berdin jaiotzen dira. Hitz hauek ageri dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren lehen artikuluan. Tokiko udalen, erakundeen eta herritarren eskubideen babesaren eta defensaren bermatzaileen oinarrizko lana gidatzen du“.

49 urte igaro dira Stonewalleko erreboltaz geroztik. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean New Yorkeko polizia Stonewall izeneko pub batean sartu zen transexual, lesbiana, gay eta bisexualak atxilotzeko. Euren eskubideak defendatzeko elkartzen ziren lehen aldia ez bazen ere, data hori mugarri bihurtu zen diskriminazio- eta ikusezintasun-testuinguru batean: LGTBI+ pertsonek euren sexualitatea eta generoa modu askean bizitzeko antolatu zuten borrokan katalizatzaile bat izan zen.

Orduz geroztik ekainaren 28an LGTBI+ pertsonen Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da: dibertsitatea eta egindako lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrerantz egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere.

Tokiko administrazioak dira beren gertutasunagatik herritarren beharrak neurtzeko lehen termometroa. Ezinbestekoak dira, beraz, herritarren bizikidetza babesteko eta pertsonak ez diskriminatzea zaintzeko, edozein dela ere beren arraza, sexua, adina, jatorria eta sexu orientazioa.

Toki administrazioak egitura garrantzitsuenetakoak dira eskubideak eta askatasunak bermatzeko eta ongizate estatuari egiten dion ekarpena bultzatzeko.

Norabide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz, Andoaingo Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok honako konpromisoa hartu dugu:

  1. Giza eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita aniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren arabera jendea ez diskriminatzearekin ere. Egin diren aurrerapausoak aitortzeaz gain, berresten dugu egun oraindik dauden barrerak gainditzeko gure erabakia.
     
  2. Aniztasun sexualaren aldeko eta orientazio sexualaren edo genero identitatearen arabera pertsonak ez diskriminatzeko politiketan apustu egiteko beharra adierazten dugu. Horretarako programak garatu behar dira, harrera proiektuak, informazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa. Horrela lortuko dugu gure herriak gune seguruak izatea aniztasun sexualarentzako bere adierazpen guztietan.
     
  3. Edozein motatako erasoa gaitzesten dugu gure udalerrietan; indarkeria fisikoa edota hitzezkoa, umiliazioa edota LGTBIQ pertsonekiko gutxiespena.
     
  4. Ekainaren 28an LGTBI+ kolektiboa karakterizatzen duen ortzadarraren bandera eta hiruki arrosaren bandera Udaletxeko balkoian jartzea.
     
  5. Iazko Adierazpen instituzionalean hartutako erabakiari jarraituz, LGTBI+ eta herritar kolektiboekin batera zebrabide bat (zehazki, Bastero atzekaldetik kale nagusira doana) LGTBI+ kolektiboa sinbolizatzen duen koloreekin pintatzea, Ekainaren 28an arratsaldeko 6etan.
     
  6. Egun honen bueltan antolatzen diren ekimen guztietan parte har dezaten animatzen ditugu andoaindarrak.

Andoainen, 2018ko Ekainaren 28an
EH BILDU PSE-EE EAJ-PNV GANEMOS IRABAZI

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!