Iruña aldera joan nahi duten ibilgailuek, N-1ean barrena joan beharko dute Tolosara, eta han GI-2130 errepidea hartu, Berastegiraino. Berastegin sartu ahal izango dute A15 errepidera. Bidaia luzea egin behar dutenentzat, N-1 errepidetik Alsasuaraino joateko gomendioa luzatu dute, gero han Sakanako autobidean barrena Irurzunera joan ahal izateko.
Iruña aldetik Andoainera etortzeko, Berastegin atera beharko dute ibilgailuek, eta GI-2130 errepidea erabili, Tolosara iristeko.