Alkatearen eta udalbatzaren soka-dantzan Ana Carrere alkateak ezbeharra izan zuen; eta hori dela eta, baja egoeran aurkitzen da. Udalak adierazi duenez, udaleko gaiak ez ditu erabat baztertuko: "Bajak irauten duen artean eta udaleko eguneroko gaiak arintzeko, Jon Zulueta Berastegi alkateordea izendatuko da Alkatearen funtzioak bete ditzan."