Santamañako krosa, uztailaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 27a, 02:00

Korrikalarientzat hitzordu polita izaten da Asteasukoa. Herrigunean barrena bi itzuli eman ondoren, Santamañara igotzen dira lasterkariak, 7 kilometroko ibilbidea eginez. Goizeko 10:30ean emango da irteera, eta izena ematea bertan egingo dute, herriko plazan edota aurrez, 943 696 896 edota 943 693 400 telefono zenbakietara deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!