Botiken erabilera hobetzeko programa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 27a, 02:00

Eusko Jaurlaritzeko Osasun Sailak, Villabonako Udalak eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoak elkarrekin abiaraziko egitasmoa da, eta Etxeko Laguntza Zerbitzua erabiltzen duten herritarrei zuzenduta dago.

Hamaika herritarrek jasoko dute euren medikamenduak hobeto kudeatzeko laguntza. Herriko farmazietan, euren medikazioa antolatuko diete eta baita beharrezko azalpenak eta aholkuak eman ere. Medikamentuen erabilera hobetzeko programa gaur aurkeztu dute Villabonako udaletxean.

Eusko Jarularitzako Farmazaio zuzendari Iñaki Betolaza, Villabonako alkate Maite Izagirre eta Gipuzkoako Farmazilarien elkargo Ofizialeko lehendakari Angel Garayk sinatu dute hitzarmena. Hitzarmen honen bidez, Villabonak bat egin du Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin.

Dagoeneko 146 euskal udal, horietako 37 Gipuzkoan, parte hartzen ari dira programan, Udalen etxeko laguntza zerbitzuen erabiltzaileen artean medikazioaren erabilera eta tratamenduekiko atxikimendua hobetzeko.

Etxeko laguntzailearen edo zaintzailearen lanean lagundu nahi da, medikamentuak erosi, kontserbatu eta hartzeari lotutako alderdi guztietan. Kalkilatzen da, gaixotasun kronikoak dituzten lagunen %50-%60 inguruk ez dutela tratamendua zuzen betetzen. Horrek ondorio larriak ekar ditzake.

Funtzionamendua

Udaleko Gizarte Zerbitzuek parte hartuko duten erabiltzaeak aukeratzen dituzte, Etxeko Laguntza zerbitzua jasotzen dutenen artean, eta erabiltzaileek, berriz, baimena eman behar dute Programana sartu urretik. Ondoren, erabiltzaileak farmazia aukeratzen du, eta elkarrizketa egiten zaio, fitxa betetzeko; hartzen duen medikazioari eta dituen ososun arazoei buruziko informazio guztiarekin. Hamabostean behin edo astean behin, farmazilariak medikazioa prestatu eta entregatzen dio pazienteari, senideari edo zaintzaileari, dosiak pertsonalizatuta. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!