San Martin elizan San Juan bezperan eskaintzen duten Salbe Gorena kontzertuan, Udal musika eskolako abesbatzak omenalditxoa eskaini zion berriki hil den Marian Ulanga Eguesi. Abesbatzako kidea zen, eta hari eskaini nahi izan zioten emanaldia. Ikusleek txalo zaparrada eskaini zioten.