Urteko gaurik motzenean, bete dute ohitura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 24a, 02:00

Bailarako su ezberdinak kalejiran bisitatuz ekin diote iluntzeko jai giroari Zizurkilgo Elbarrenan. San Juan zortzikoa, fandango eta arin-arina dantzatu dute su bakoitzaren aurrean eta trikiti doinuekin alaitu dute kalejira. Futbol zelaiaren atzealdeko aparkalekuan piztu dute su nagusia, eta plazan dantzatuz amaitu dute San Juan bezperako gaua.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!