Elkarretaratzea Asanblada Feministak deituta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 22a, 02:00

"La Manada"ko auziperatuak espetxetik irteteko erabakiaren aurka, Andoaingo Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu dute Goikoplazan. Jaien hasierarekin bat egin du hitzorduak. Plazan pankartaren atzean egindako bilkura isilaz gain, pankarta bana eskegi dituzte Udaletxeko balkoitik eta San Martin Tours elizatik. Eskegi dituzten bi uneetan ikusleen txalo zaparrada jaso dute. Udala, gaiari lotuta, "Ez da ezetz" kanpaina berezia egiten ari da udalerrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!