Gaueko autobus zerbitzua, jai eremutik auzo ezberdinetaraino

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 22a, 02:00

Ekainaren 22an, 23an eta 24an gauerdian hasiko diren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Hiribus bus zerbitzuak.

Auzo herria da Andoain. San Juan jaietan askotxo dira Karrikatik, Leizotzetik edota Calongetik jai eremura hurbiltzen diren bizilagunak. Familiak, adinekoak eta gazteak kontutan harturik, Andoaingo Udalak gaueko Hiribus zerbitzu berezia egokituko du. 0,60 euro ordainduta, udaletxe atzealdeko bus geltokitik herriguneko ia txoko guztietara joateko aukera izango da ekainaren 22tik 24ra, gauerdian hasita. Bi ibilbide eskainiko dituzte, herrigune osoko auzuneak kontutan hartuz. Autobusa bete ahala irtengo da geltokitik, eta ohiko geldialdietan edo eskatutako lekuetan egingo ditu geldialdiak.

Ekainaren 22an eta 23an gauerditik 03:30ak arte martxan izango da Hiribus berezia, eta 24an 01:30ak arte. Udalak ohar bidez ekimena martxan jartzeko helburuak aipatu ditu: "herritarren segurtasuna bermatzea, festetan etxean geratzeko aitzakiarik ez izatea eta kotxeen erabilera saihestea. Neurri honekin espero dugu herritarrek, eta, batez ere, gazteek, jaiak lasaitasunez gozatzea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!