Ortzadarraren koloreko zebrabidea margotzeko deia luzatu du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 22a, 02:00

Askatasun sexualen aldeko nazioarteko egunaren harira ortzadarraren koloreko zebrabidea margotzera deitzen ditu herritarrak Andoaingo Udalak. LGTBQ kolektiboari babesa adieraztea da asmoa. Kale Nagusia eta Kaleberria zeharkatzen dituen zebrabidea da margotuko dena ekainaren 28an,18:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!