"Book Box" du izena liburutegi mugikorrak. Irakurzaletasuna bultzatzea du xede, eta herriko puntu ezberdinetan egongo da. Lehen puntua kiroldegia izan da, igerilekuko sarreran. Nahi duen ororentzat bertan zenbait liburu daude eskuragarri hartzeko eta baita uzteko ere, elkarbizitza eta berrerabilpena sustatzeko.