Elkarretaratzea deitu dute gaur iluntzerako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 22a, 02:00

Taldeko sexu erasoagatik bederatzi urteko espetxera kondenatutako bost gizonezkoak aske uzteko erabaki hartu zuen atzo Nafarroako Auzitegiak. Erabaki horren aurkako desadostasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu du gaurko Lurgatz talde feministak. Villabonako Errebote plazan, 20:00etan jarri dute hitzordua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!