"Ez ezetz da" kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 22a, 02:00

Andoaingo Udaleko berdintasun sailak Santa Krutz jaietan abiatutako kanpaina herriko jai guztietara zabalduko du, Sanjuanetatik hasi eta Sorabillako jaietaraino.

Santa Krutz jaietan egin bezala, Andoaingo Udalak eraso sexistak saihesteko sentsibilizazio kanpainari ekin dio. Jai eremuko taberna eta kafetegietan kartelak eta pegatinak banatu ditu. Zabaldu duen informazioan "Zer egin eraso sexista baten aurrean" izeneko gida agertzen da, udaltzaingoaren edota larrialdi zerbitzuen telefono zenbaki ezberdinei aipamena eginez. Bertan, besteak beste, honakoa adierazten da: "Ez utzi erasotutako emakumea bakarrik eta, beharrezkoa izanez gero, lagundu dagokion tokira".

Telefono zenbaki eta ohar horiez gain, "Ez da ezetz" goiburua duten kartelak ipini dituzte jai eremuko plaza eta kaleetan. Musika emanaldietan ere lema berdina irakur ahal izango da, kontzertuetarako propio ekoiztu duten pankarta handiaren bitartez.

Kanpaina jai guztietan
Berdintasun saileko aurtengo lan ildo nagusietakoa eraso sexistei aurre egitea izan da. Andoaingo jai nagusietan ez ezik, kanpainari udako gainerako auzoko jaietan jarraipena eman nahi diote. Kaletxikitik hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!