Aitzol Atutxa Goikoplazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 23a, 02:00

Aitzol Atutxa edota Donato Larretxea izen handiko kirolariak hurbilduko dira Andoaingo jaietako herri kirol erakustaldira. Sokatiran, munduko txapelketan domina lortutako emakumezkoak ikusteko aukera izango da.

Ikusgarritasun handikoa izango da aurtengo herri kirol txapelketa. Emakumezkoen parte hartzea nabarmendu behar da, gainera. Izan ere, munduko txapelketan lehen postuetan ibilitako tiralari bikaitarrak eta gipuzkoarrak elkarren aurka arituko dira.
Aizkoran, Aitzol Atutxak ekainean erakutsi duen maila on hori Andoainen ikusi ahal izango da. Eskarmentu handiko Donato Larretxea ere aski ezguna da herri kirol zaletuentzat. Emakumezkoetan Sorondo beratarra eta Etxaburua tolosarra nor baino nor lehiatuko dira. Zarautz aldetik dator, bestalde, Lopategi "Urra" harri jasotzailea.

Ekainak 24, igandea
18:00 Goikoplaza

•    Aizkora, trontza, korrika: Joxean Etxeberria, Donato Larretxea / Aratz Mugerza, Aitzol Atutxa.
•    Aizkoran: Nerea Sorondo / Alazne Etxaburua.
•    Emakumezkoen sokatira: Gaztedi - Laukiz / Ibarra.
•    Harrijasotzen: Mikel Lopategi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!