Dantza bidezko gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 21a, 02:00

Urki dantza taldea izango da aurtengo pregoilaria, sortu zeneko 30. urteurrena ospatzen ari direnean. Dantza taldeari keinu eginez, Andoaingo Udalak herriko eragile ugari dantzan agertzen diren bideoa zabaldu du. Arrakasta handiarekin, gainera.

Jai Batzordeak lortu du azken urteetan identifikazio komuna garatzea, herriarekiko atxekimendua indartzeko garrantzia handikoa dena. Ostiralean hasiko dira jaiak Andoainen. Eguraldiak laguntzen badu, bost egunetan zehar iragarritako hitzorduei bere horretan eusten bazaie, bat eginda dagoen herri irudi hori indartuta aterako da ekainaren 27an.

Bisitaldi ugari lehen orduetan

"Sanjuanetan denok dantzan!" goiburu duen bideoa Urkiko dantzariekin hasi eta dozenaka herri eragile agertzen den plano zabalarekin amaitzen da. Tartean, Andoaingo ereserkiaren doinupean, herrigune osoan zehar grabatutako hainbat irudi. Eta bertan ageri dira buruhandiak, Axeri dantzako kideak, pilota eskolako kideak, etab.

Bideoa ikusteko hemen egin klik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!