San Jan Gaua Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 21a, 02:00

Urtero bezala San Joan gaua ospatuko da Urnietan ekainaren 23an eta hainbat ekintza antolatu dira egun horretarako.

 Egitaraua: 

 

Gaueko 22:00etan sorginen bilkura eta dantzaldia izango dira San Joan plazan. Ondoren, Buruntzantzanek girotuko duen kalejirak hartuko du lekukoa. Segidan, sorgin dantzaz eta akelarreaz gozatzeko aukera egongo da Plazido Muxika plazan, eta azkenik, 22:30 inguruan sua piztuko da eta erromeria izango da Txanbolin txistulari bandarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!