Zizurkilen ere piztuko da San Juan sua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

San Juan suak Aiztondo bailarako kaleak hartuko ditu eta Zizurkilen ere herrian egingo dituzten su ezberdinez, dantzaz eta txokolatadaz gozatzeko aukera izango da.  

Egitaraua:

20:00 Plazan herritarrak bilduko dira eta Elbarrenako suak bisitatuko dituzte kalejiran, San Jaun Dantza dantzatu eta zizka-mizka batekin amaiera emango zaio festari.

22:00 Sua eta txokolatada, San Millan eskolako guraso elkartearen antolakuntzapean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!