Udalak, kultur sailaren bitartez, aurreko erraldoiek zuten egoera txarra ikusirik, jada amaituta dauden 4 erraldoi berri egiteko erabakia hartu zuen.
21.780 euroko aurrekontuarekin, Irungo Garate anaien tailerra izan da konpartsako pertsonaiak egiteko ardura izan duena, Pepita esnezalea eta Xanti Udaltzaina buruhandi zoragarriak egiteko ardura izan zuen ospe handiko enpresa berbera.
Erraldoi bakoitzak 30 kg inguru pisatzen ditu, eta 3,65 metroko altuera dute (4 metro inguru martxan daudenean). Erraldoien eraikuntza erabat artisaua da, gainera, erraldoi berrien egiturak desmuntagarriak dira eta horrek, garraioa errazten du.
Lanak osagarri artistiko argi bat izan du, pertsonaien aurpegietan eta dituzten konplementu eta osagarrietako xehetasunen zainketan nabaritzen da gehienbat. Udaletxea oso pozik gelditu da lanaren emaitzarekin eta hemendik gutxira, Amasa-Villabonako biztanle guztiek izango dute udalerriko ondare ezagun eta sentimentalaren parte diren pertsonaia berri hauez gozatzeko aukera.