2018a euskararen urtea izango da, Euskal Herri osoan, eta, nola ez, baita Zizurkilen ere. Herriko hainbat talde eta eragile bildu dira ekimenera, eta tartean, baita herriko merkatari eta ostalariak ere. Azpimarratzekoa da, gainera, herriko saltoki guztiek hartu dutela parte kanpaina horretan, bai eta ia taberna eta jatetxe guztiek ere. Parte hartu ez duten taberna eta jatetxeek ere aldeko jarrera erakutsi dute.
Merkatariei dagokienez, ekainaren 11tik 15era bitartean, txartelak banatzen ibili dira euskaraz erostera joan diren bezeroei, zozketa batean parte hartzeko aukera izan dezaten. Herriko hamahiru establezimenduek hartu dute parte ekimenean:
- Eroski
- Ogi Zuri okindegia
- Joxean harategia
- Itsaso Sanchez fisioterapeuta
- Estankoa
- Miren Arana farmazia
- Islada ile-apaindegia eta estetika
- Zizurkil elektrizitatea
- Garazi loradenda
- Bea janari-denda
- Saski kafetegia
- Stetik Xpress estetika-zentroa
- Zubeldia arrandegia
885 bezerok bete dute txartela, agerian utziz euskara dela nagusiki Zizurkilgo denda eta komertzioetan erabiltzen den hizkuntza. Hain zuzen, hizkuntza-ohituretan eragitea zen kanpainaren asmoa; euskaldunek erosketak egitean ere euskara erabiltzea, eta euskara apur bat dakitenek edo ulertzen dutenek agurra eta dakizkiten hitzak euskaraz egitea.
Honako hauek dira oraingo Euskaraldia kanpaina honetako sariak: herriko 8 taberna eta jatetxeetan pintxo eta edari bana (Iriarten, Zentroan, Plaza Etxeberrin, Beibategin, Txindokin, Egarrin, Pasusen, Izarran), Ogi Zuri eta Saski kafetegietan gosari osoa eta 5 euroko erosketa-txartela Eroski supermerkatuan.
Kanpainak jarraipena izango du udazkenean, Euskaraldiko 11 egunak gerturatzen doazen ahala. Orduan beste astebetez ipiniko dira kutxak saltokietan, euskaraz erostera doazen bezeroen datuak jasotzeko. Aste horretako saria izango da herriko saltokien eta ostalarien produktuz osatutako saski eder bat.
Zozketako saridunak:
IRIARTE TABERNAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Maider Esnaola
ZENTROAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Blanca Pineda
PLAZA ETXEBERRIN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Josefina Gabirondo
BEIBATEGI JATETXEAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Antonio Abaigar
TXINDOKI TABERNAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Martxel Pita
EGARRI TABERNAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Jose Arrastoa
PASUS TABERNAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Ander Zapirain
IZARRA TABERNAN PINTXOA ETA POTEA
Izen-abizenak: Gabi Otegi
OGI ZURIN GOSARI OSOA
Izen-abizenak: Manuel Lozano
SASKI KAFETEGIAN GOSARI OSOA
Izen-abizenak: Pili Kortajarena
EROSKIN 5 €ko EROSKETA-TXARTELA
Izen-abizenak: Angel Aranburu