Tolosaldea, Goierri eta Urola Garaia Trantsizio Energetikoaren erakusle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 20a, 02:00

Tolosaldea, Goierri eta Urola Garaia osatzen duten udalerriek Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko, bertako Udal ordezkariak bildu ditu Energiaren Euskal Erakundeak goizean Tolosako Usabal Kiroldegian.

Usabal Kiroldegiko instalazioak bisitatu dituzte Tolosaldea, Goierri eta Urola Garaia udalerrietako ordezkariek; Usabal energia berriztagarrien eta efizientzian erreferentzia baita zenbait udalerrientzat.

Bisita horretan lagundu die Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi den Iñigo Ansolak eta Tolosako alkateorde den Patxi Amantegik, kiroldegiko tekniko baten gidaritzapean. Gonbidatuen artean egon dira Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Josu Amilibia Adunako alkatea.

Ansolanek hartutako inplikazioa eskertu die bertaratutako udalerri guztiei eta eskertza gisa "Energiaren Bidea-Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere" esaldia duen oroigarria banatu diete, non pixkanaka herri bakoitzeko instalazioaten jarriko den ikusgai. Horrez gainera, udalerri bakoitzaren konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bana jaso dute.

Topaketa beste eskualdeetara eta mankomunitateetara zabalduko da energiaren trantsizioaren garapenean duten eginkizunaren garrantziaren berri emateko.

{{IMG-41108}}

Usabal Kiroldegia energiaren kuadeketa efizientzian erreferente

Tolosako Usabal Kiroldegiak, EEErekin lankidetzan, 2015ean instalatu zuen kogenerazio-instalazioa dauka. Motorrak kiroldegiaren bero-eskaeraren zati handi bat estaltzen du. Galdarak une puntualetan erabiltzen dira errefortzu gisa, horrela sortzen den elektrizitate guztia autokontsumora bideratuz.

Gainera, bero-trukagailua ere badute, igerilekuetatik erretiratzen den ur beroa ur hotza berotzeko aprobetxa dadin. Instalazioetan energia-efizientzia hobetzeko, luminariak led teknologiara egokitu dira eta presentzia-sentsoreak jarri zaizkie.

2016az geroztik Tolosako Alkateen Itunean sartuta dago, eta bertatik eratorritako Plan Energetikoa dauka. Bere ekarpen nagusiena argiteria publikoaren efizientzia izan da.

Bestalde, Tolosaldeako udalerriak, Amezketarekin batera, Zapiturriko zentral elektrikoa dauka, bere iturri nagusiena energia berriztagarriena izanik.

{{IMG-41107}}

Eskualdean garatutako proiektuak

  • Villabona: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zizurkil: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Aduna: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Asteasu: argiteria publikoa, ibilgailu elektrikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Larraul: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Andoain: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

EEEren laguntzak, udalen babes-tresna

8 milioi euroko aurrekontua du Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak. Horietatik 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpenak eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratu dira. Laguntza horrek esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar. Bestalde, Udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposaturiko planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eskaintzen du.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek, kanpo eraikinen eta egungo Udal eraikinen argiztapenei zuzendutako energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Horrez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio proiektuei zein Udal eraikinetako kogenerazioa eta ikuskapen energetikoaren instalazio proiektuei eskaini dizkiete diru-laguntzak. Tokiko administrazioak ere laguntza programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, esaterako, eguzki instalazio termikoa.

Berritasun gisa, industrialdea laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa horietan energia hobekuntza sar daitezela sustatzeko. 1,5 milioi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

{{IMG-41109}}

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!