Jende mordoska hurbildu zen Fiare Banka Etikoak antolatu zuen Alternaktiba Azokara. Hamairu elkartek jarri zituzten euren mahaiak esan bezala, eta ekonomia etiko eta eraldatzailearen alde nork bere aldetik jorratzen duen bidearen gainean azalpenak eman ahal izan zituzten goizean zehar. Besteak beste, Andoaingo Stop Kaleratzeak elkarteak, banketxeen gehiegikeriak aztertzen dituen txostena aurkeztu zuen, etorkizunean Euskal Herri osoan gida gisa erabiliko dena.