Josu Narbarteren hitzaldia, bihar Iriarten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 19a, 02:00

Josu Narbarte arkeologoa egunotan zundaketak egiten ari da Zizurkilgo hainbat baserri ingurutan. Bihar, ekainak 20, asteazkena, 20:00etan, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean emango duen hitzaldian, egiten ari den lana azaltzeaz gain Zizurkilgo baserrien banaketaren inguruko azalpenak emango ditu.

Bere ikerketaren helburua landa-komunitateen historia aztertzeko bide berriak lantzea da. Horretarako, hiru ardatz nagusi landuko ditugu: herri-lurrak, baserrien banaketa espaziala (toponimia, dokumentazio historikoa eta ahozko iturriak baliatuta) eta nekazaritza formen bilakaera (zundaketa geoarkeologikoen bidez).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!