Txalaka tabernak irabazi du Andoaingo Areto Futboleko aurtengo txapelketa. Keler taldea 7-1 emaitzarekin hartu zuen mendean, igandean Allurraldeko kiroldegian jokatu zen finalean. Akerbeltz tabernak hirugarrengo postua lortu zuen, DAD Kutxari 6-2 irabazi eta gero. Irunberrik eta Gonzalo akademiak kontsolazioko finala jokatu zuten, eta lehenengoa irten zen garaile, 3-2. Sari ugari banatu zituzten hiru partiduak amaitu ostean Allurraldeko kiroldegian.
[Bideoa] Finala