Sanpedroak Asteasun 2018

Hilaren 28an lehertuko da txupina Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ekainaren 21a

Ekainaren 23tik uztailaren 1a bitarte festan murgilduko dira asteasurrak. Giro ona ez da faltako aurtengoan ere.

Egitaraua osorik:

Ekainak 23, larunbata

18:30 Dantza emanaldia frontoian. Asteasu, Larraul eta Adunako Dantza Eskolak. Oinkariko Dantza Taldea.

21:00 San juan sua.

 

Ekainak 27, asteazkena

22:00 Mus eta txintxon txapelketak frontoian. Bikotekide batek Asteasun erroldatuta egon behar du.

21:30-22:00 Izen-emateak (Bikotekide batek Asteasun erroldatuta egon behar du).  

22:00 Zozketa.

22:05 Txapelketen hasiera.

 

Ekainak 28, osteguna

11:00 Haur txupinazoa, krosa eta marrazketa lehiaketa.

12:00-14:00/15:00-17:00 Haur parkea frontoian.

14:00 Haur bazkaria.

17:30 Arkupeko eta pala txapelketako finalak.

19:30 Txupinazoa eta kalejira. 

22:30 Bertso saioa plazan: Andoni Egaña, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika.Ondoren Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.

 

Ekainak 29, ostirala

SAN PEDRO EGUNA

10:00 Diana.

11:00 Meza nagusia.
Ondoren Elizmendin soka dantza, hamaiketakoa eta Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak: Aurrebenjaminak eta benjaminak. 

18:00 Kalejira herriko musikariekin, buruhaundi eta erraldoien parte hartzearekin.

21:30 Herri afaria. Ondoren, Laket taldearekin erromeria.

 

Ekainak 30, larunbata

JUBILATUEN ETA KUADRILLEN EGUNA

11:00 Meza eta hamaiketakoa Aitzondo elkartean.

13:00 Herri kirolak plazan: Aizkoran (Ugaitz Mugerza, Iker Vicente, Irati Astondoa eta Maika Ariztegi), harriarekin (Aimar Irigoien eta Inaxio Perurena). Kuadrillen triki-poteoa.

14:00 Ikurriñaren ekitaldia.

14:30 Kuadrillen arteko bazkaria. 

14:30 Jubilatuen bazkaria frontoian: Telleria eta Lizaso bertsolariak, Izer eta Alabier.

16:30 Zezen txiki eta poneyak.

18:30 Sakatu elektrotxaranga.

23:30 Liher eta Willis drummond. Ondoren Djak txosnatan.

 

Uztailak 1, igandea

11:00 Patata tortila txapelketa.

12:00 Pillota txapelketetako finalak: Eskupilota eta pala, alebin mailako neska-mutilekin.

13:00 Sagardo dastaketa. Sagardotegiak: Sarasola, Etxeberria, Zabala, Aburuza eta Urdaira.

18:00 Herrikoen arteko herri kirolak.

19:30 Trikitixa eta pandero eskolaren saioa.

21:00 Sorginaren igoera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!