Autobus zerbitzua egongo da gauez Sanjuanetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko ekainaren 19a

Gautxoria izenez ezaguna den gaueko autobus zerbitzua egongo da San Juan jaietan. Udalak adierazitakoaren arabera, helburua herritarren segurtasuna bermatzea da; baita festetan etxean geratzeko aitzakiarik ez edukitzea eta herritarrak festagunera kotxez ez gerturatzea.

Ordutegia:

Ekainak 22an, 23an eta 24an, 00:00etan hasita, Sorabilla auzoraino joateko zerbitzua eskainiko da, Agustin Leitza kaleko geldialditik abiatuta. Autobusa bete ahala irtengo da geltokitik, eta ohiko geldialdietan edo eskatutako lekuetan egingo ditu geldialdiak.

{{IMG-41090}}

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!