Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan diete laguntza eskaini zuten guztiei, eta bereziki Ipar Haizea herritar plataformako adiskideei eta Fiareko Andoaingo taldeari.
Jende gehiagok ere lagundu zuen bilketan, hala nola, furgoneta ipini zuen herritarra eta Urrats. Hona zeintzuk izan ziren astean zehar janaria biltzeko aukera eskeini zuten komertzioak: Irunberri K.E., Ernaitza, Ogi Donosti, Keinu, Coviran Karrika, Xixori Zumea, Xixori Kale Nagusia, Pottoko, Coviran Etxeberrieta, Santakrutz fruta denda, Dia, Eroski Zumea eta Aliprox Ondarreta. Guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie, adieraziz Grezian urte guztian dabiltzan bolondresek asko eskertuko dutela.