Jon Tecedor pultsularia zenari omenaldia egin zioten Zizurkilen larunbat goizean. Halterofiliako erakustaldia egin zuten goizeko 10:30etan hasita, eta eguerdian, omenaldi hunkigarria eskaini zioten Tecedorri. Bertan ziren bere senitarteko eta lagunak. Elkarrekin bazkalduz eman zioten amaiera eguneko egitarauari.