Atzo Donostian Gipuzkoako EAJ-PNV alderdiak datorren urteko hauteskundeetarako hainbat herrietako alkategaiak aurkeztu zituen. Tartean, Amasa-Villabonakoa. Iban Agirrek dimisioa eman eta gero kargua hartu zuenetik, Izagirrek laster bi urte beteko ditu alkatetzan. Postuari eusteko asmoa agertu du, ofizialki.