Dagoeneko 10 urte pasatu dira Amasa-Villabonako udala garapen jasangarriaren alde lan egiten hasi zenetik: 2007an Tokiko Agenda 21eko Plana osatu zuen eta geroztik, plan honen kudeaketa aktiboa egin izan du. Orain, Amasa-Villabonako udalak, udalerriko iraunkortasunaren aldeko apustua sendotzeko asmoarekin, abian jarri du Amasa-Villabonako Tokiko Agenda 21 Plana berrikusteko prozesua, bertan herritarrek datozen urteetarako zer nolako udalerria nahi duten pentsatzeko aukera izango dutelarik.
Tokiko Agenda 21 garapen jasangarri baten alde egiteko lan tresna eredu bat da. Eredu honek udaleko ingurumen arloa, ekonomia arloa eta arlo soziala barneratzen ditu, herritarren bizi kalitatea eta udal kudeaketaren hobetzea sustatuz.
Lehen fase batean, ingurumena, gizarte gaiak eta ekonomia gaiak lantzen dituen diagnostiko teknikoa egin zuen udalak herritarren parte hartzearekin batera. Horretarako, martxoan zehar, herritarrek udalerriko indargune eta ahulguneen inguruan eztabaidatzen aritu ziren, eta bertan ateratako ekarpenak diagnostikoan txertatu dira.
Orain, Diagnostiko partekatu horretan identifikatutako beharrei erantzunez, datozen urteetan udalerria hobetzeko helburu duten zenbait ekintza definitu dira. Ekintza horiek aurrera eramateko herritarrak, udala eta udalaz gaindiko erakundeak elkarrekin lan egitea garrantzitsua dela uste da. Horregatik, Udalak ekainean Villabonan eta Amasan herritarrei zuzendutako saioetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.
| EGUNA | ORDUA | TOKIA | GAIAK |
VILLABONA | Ekainak, 20 asteazkena | 18:30 | Subijana Etxea | Nola lortu herritarrak oinez mugitzea? Nola lagundu dezakegu bertako ekonomia? |
AMASA | Ekainak, 21 osteguna | 18:30 | Kultur Etxea | Zer egin dezakegu Amasamendiko bordak eta bideak berreskuratzeko? Zein aisialdi mota nahi dugu Amasarako? |