Elizako organoa konpontzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 15a, 14:45

1920 urtean egindako organoa da Villabonako parrokian dagoena eta duela 20 urte egin zizkioten azken konponketak. Igorreko Taller de Organeria Turanzas enpresa ari da beharrezko garbiketa eta konponketa lanak egiten eta lan horiek amaitutakoan afinatu egingo dute. 9500 euroko aurrekontua dute lanek.

Villabonako parrokiko organoaren berritze lanak hasi dira

9.500 euroko aurrekontuarekin

56 notaz osaturiko eskuko hiru teklatu eta 30 notako oinetarako beste teklatu bat dituen Villabonako elizako organoa 1920. urtean eraiki zuen “Eleizgaray y Cia” enpresa azpeitiarrak eta 20 urte baino gehiago zeraman konponketa sakonik egin gabe.

Udalarentzat garrantzitsua da udalerriko ondare musikala egoera onean mantentzeko behar den guztia egitea, eta horregatik, Igorreko (Bizkaia) Taller de Organería Turanzas entzutetsuari eman zaizkio konponketa eta berrikuntza lanen ardurak. Bere ardura izango da, organoaren barrualdea garbitzeko tubo guztiak desmuntatu, pipiaren aurkako tratamendua eman eta beste elementuen sekretuak doitzea. Behin lan hauek amaituta, egoera txarrean dauden organoaren beste elementuetan jardungo dira (kontsola, kaxa eta fatxada, altzaria, etab.).

Garbiketa eta elementuen konponketa amaitu ondoren, instrumentua afinatuko da musika kalitate egoera hoberenean erabili ahal izateko.

“Turanzas y Organeros” enpresak, esperientzia zabala eta egiaztagarria du lan eremu honetan. Algortako (Bizkaia) Padres Trinitarios organoa, Gijoneko San Jose parrokiakoa, Oviedoko San Juan el Real Basilikakoa… konpondu dituzte besteak beste. Mertxe Garmendia kulturako zinegotziak azpimarratzen duen moduan, “horrelako lanak, fidagarritasun eta prestigio egiaztagarria dituzten enpresekin egin behar dira beti”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!