Bi final eta afari apustua larunbat arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Iturzaeta memoriala azken txanpara iritsi da. Sorabillako pilotalekuan jokatzen den txapelketako finalak larunbat honetan jokatuko dira. Lehen partida afari apustua izenekoa izango da, 16:30ean hasita.

Afaria jokoan izango dute Garmendia-Dani eta Corrochano-Arizaga bikoteek. Txapela jokoan izango da hurrengo bi finaletan. Neskena 17:00tan hasiko da, Itsasne-Irati eta Alaine-Rakel bikoteen artean. 17:30ean hasiko da mutilena, Loidi anaiak eta Aritz-Mateo bikotearen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!