Erreportari Gaztea Sariko irabazleak iragarri berri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 14a, 02:00

XXI. Erreportari Gaztea Saria ospatu da eguerdian Gazte Lokalean. Guztira 97 gaztek hartu dute parte, eta 38 erreportaje aurkeztu dituzte. Aita Larramendi Ikastetxeko June Montejo eta Maialen Lumbreras ikasleek lortu dute sari nagusia, "Erakarri ala zaindu" erreportajearekin.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Irabazleak:

Sari Nagusia, Aita Larramendi Ikastora:

"Erakarri ala zaindu"

June Montejo eta Maialen Lumbreras.

La Salle Berrozpe Ikastetxeko lanik onenaren saria:

"Andoaingo bigarren sektoreak iraganeko sustraiei gogor eusten"

Ibai Estanga, Iker Mediavilla eta Adei Rodriguez.

Leizaran Insitutuko lanik onenaren saria:

"Bizi berri baten bila"

Nahia Iglesias eta Janire Bayo.

Aipamen berezia:

"Herri txikitik mundu zabalera"

Maddi Bekarte eta June Miner.

Epaimahaiak: Jone Larrañaga, Enekoitz Telleria eta Jon Ander Ubeda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!