Urteurren borobila Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 13a, 02:00

Hurrengo urtean 400 urte beteko dira Amasa eta Villabona udalerri bakarrean elkartu zirela. Arrazoi horregatik, gure historia propioa ezagutzeko eta identitate kolektiboaren sentimendua sustatzeko balioko duen egitaraua sortzeko bi lan mahai sortu nahi ditu udalak; erakunde izaera duten ekitaldiak antolatzeko bat, herriko eragileak batuko dituena bestea.

1619an udalerri bakarrean bilakatzeko bateratze politikoaren prozesuan hasi zuten Amasak eta Villabonak. Urte horretan bertan, bi herrietako ordezkariak aukeratu ziren udal-hauteskundeak eta kargu publikoen konpetentziak erregularizatuko zituen ordenantza berria aprobatzeko. Aipatutako ordenantza, azaroaren 3an ospatu zen bizilagunen batzarrean onartu zen.

Hori izan zen datorren urtean 400 urte beteko dituen Amasa eta Villabonaren ibilbide bateratu historikoaren hasiera formala. Arrazoi horregatik, gure historia propioa ezagutzeko eta identitate kolektiboaren sentimendua sustatzeko balioko duen aktibitatez beteriko programa zabala sortzeko bi lan mahai sortu nahi ditu udalak. Lehenengo mahaian, talde politiko guztien parte-hartzearekin, ezaugarri instituzionala dituzten gaiak landuko dira. Bigarren mahaiak, herriko kultura eta kirolarekin lotuta dauden pertsona eragileak batuko ditu, udalerriko ezaugarriak dituzten proposamenak garatu ahal izateko.

Ideia, Maite Izagirre alkateak azaltzen duen moduan, “ospakizun hau Amasa eta Villabonako bizilagun guztiena izatea da”.

Parte-hartze sozial lerro honetan, udalak Oinkari dantza taldearekin jada lehen bilera bat egin du, 400. urteurrena aitzakia hartuta, ikuskizun berezi bat prestatzeko proposamena egin zaielarik. Bestalde,  2018 aurrekontuak gain hartuko dutelarik, gure herriko historiaren inguruko Sebastian Insaustiren liburuaren (1972) edizio berri bat argitaratuko da. Gainera, Burdina Taldea elkarte kulturalarekin kolaborazio kontratu bat firmatuko da Amasamendiko labe karegileak mantendu eta beraien historia zabaldu ahal izateko.

Oroimenari identitate propioa eman eta kokatzeko, AV hizkiak (Amasa-Villabona), 400 zenbakia eta biztanleriaren bi nukleoen identitate historikoen eta elkarlana garatzeko nahia ahotan hartzen dituen “2 herri, helburu 1” leloa duen logotipoa diseinatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!