Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatu zuten atzo Oikian. Giro ederrean joan zen eguna. Eskola txikietako haur, guraso eta irakasleei, elkar ezagutu eta jai giroan murgiltzeko aukera ematen die urteroko festak, baita txikitasunaren aldarria egitekoa ere. Eguraldia lagun izan zuten ia egun osoan zehar eta arratsaldeko euri zaparradak inor gutxi beldurtu zuen. Datorren urtean, Aginagan elkartuko dira Eskola Txikien Festa ospatzeko.