Ekonomia sozial eta eraldatzailearen azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 8a, 02:00

“Alternaktiba Azoka” iragarri dute Andoaingo Juanita Alkain plazan, datorren ekainaren 16rako. Andoaingo Fiare Banka Etikoa elkartea da antolatzailea, Andoaingo Udalarekin lankidetzan. Ekonomia sozial eta eraldatzaileari zabalkundea eman nahi diote.

Fiare Banka Etikoa kooperatiba moduan eratutako banku etikoa da, lankidetza eta elkartasuna bultzatzea helburu duena.

Eredu ekonomiko alternatiboak ezagutaraztea da azokaren helburu nagusia. Horretarako, hainbat elkartek beren mahaia jarriko dute, informazioa emanez.

Honakoak aurtengo partaideak:
GoiEner. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, %100ean energia eredu berriztagarria lortzeko.
Ipar-haizea. Zubietako errauskailuaren ondorio kaltegarrien inguruko informazioa zabaltzea du helburu.
Izarkom. Telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortua.
Kaleratzeak STOPeko Andoaingo plataforma. Kaleratzeen aurrean babesgabe daudenen aldeko lana egiten du.
Kontsumo taldea. Aspilla. Produkzio eredu agro-ekologikoaren bidez, ekoizle-kontsumitzaile harreman zuzena mantentzen da. Andoainen ekoiztutako barazkiak.
Koop57. Aurrezki Etikoa bultzatzen duen finantzaketa zerbitzu kooperatiba da. Bere baliabideak ekonomia sozial eta solidarioa oinarri duten proiektuak maileguz laguntzera bideratzen ditu.
KoopFabrika. Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da.
Koworking. Hainbat pertsonaren artean lokal bat partekatzeko coworkinga da, azpiegiturak partekatuz joan-etorriak nahiz kostuak murrizten baitira.
Nortlan. EAEko lehendabiziko aseguru korriduria etikoa eta elkartasunezkoa.
OlatuKoop. Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea.
Otsaihen. Garagardoa txikian. Hernaniko lau gaztek martxan jarritako proiektua. Artisau garagardoa, iragazi eta pasteurizatu gabea.
PROYDE- PROEGA. Izaera pribatuko GGKEa da, lankidetzarako eta garapenerako sortua, laguntza sozialerako eta boluntariotza sustatzeko
Andoaingo Liburutegia. Postuan alternatiba ekonomikoak, ingurugiroa, elikadura burujabetza eta abarri buruzko liburu eta bideoak jarriko ditu eskuragarri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!