Andoaingo areto futbol txapelketa finalaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko eka. 8a, 02:00

Andoaingo Areto futbol txapelketa azken txanpara iristen ari da. Asteburu honetan finalaurrekoen itzuliko partidak jokatuko dira. Larunbatean, 14:30an hasita, Txalaka eta Akerbeltz taldeek Allurralden jokatuko dute (joanekoan 5-2). Igandean DAD Kutxa eta Keler 11:00tatik aurrera Arrate pilotalekuan. Joanekoan berdinketarekin amaitu zuten (2-2).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!